Carrie Alexandra Coon (Copley, Ohio, AEB, 1981eko urtarrilaren 24a) aktore estatubatuarra da. Karreran ospe gehien eman izan dion lana telebistako bat izan da, HBO kateko The Leftovers (2014-2017) telesaileko rol nagusietako batean.
Ibilbide profesionala
Ohion jaiotakoa da Carrie Coon, eta hango Mount Union Unibertsitatean gaztelera eta ingelesezko gradua lortu zuen 2003an.
2006an beste unibertsitate titulu bat lortu zuen, antzezpenean, Wisconsin-Madisongo Unibertsitatea delakoan.
Antzerkian, Tony Sari baterako izendatu zuten Who's Afraid of Virginia Woolf antzezlanaren 2012ko ekoizpen bategatik, eta agertu izan da zenbait filmetan, hala nola Gone Girl thriller psikologikoa (2014), The Post (2017) drama politikoa, Widows thrillerra (2018), Avengers Infinity War (2018) superheroien filma, edo Ghostbusters: Afterlife (2021).
Bizitza pertsonala
Aktore ezkondua dago Tracy Letts antzerki idazle eta aktorearekin 2013tik.[1]
Mount Unioneko Ohioko ikasketak egin bitartean, urte sabatikoa hartu zuen eta, airez aldatzeko, Donostian bizi izan zen urtebetez[2]. "Agur" esaten zuen elkarrizketa batek biraltasun pixka bat lortu zuen Euskal Herriko Twitterren 2022an[3].
Filmografia
Zinema
Telebista
Erreferentziak