Denboraren poderioz beldurrezko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu eta gaur egun noizbehinka Halloween gauen ikusi ohi den ohiko filmeetako bat da. David Lynch eta George A. Romero zuzendariek beren filmagintzan eragina izan duen filma izan dela aipatu izan dute.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mary Henry (Candace Hilligoss) bi lagunekin autoz egun pasa doa. Beste auto batekin laisterketa ebat giteko erronka onartuko dute, baina zubi batera iristean beren autoak istripua izan eta ibaira eroriko da. Hiruak hil direla dirudi, baina ustekabean Maryk ibaitik ateratzea lortuko du. Behin osatuta, Maryk Utahko udalerri batean elizako organojole bezala lan egiteko eskeintza onartuko du, baina Aintzira Gazi Handiaren ertzean dagoen pabilioi zaharkitu batean bizi dela dirudien mamu itxurako gizon misteriotsu bat (Herk Harvey) jarraitzen hasiko zaio. Une honetan, Maryk bere mamu pertsonalei aurre egin beharko die.