Canis lupus nubilus

Canis lupus nubilus
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
GeneroaCanis
EspezieaCanis lupus
Azpiespeziea Canis lupus nubilus
(Say, 1823)
Banaketa mapa

Lautadetako otsoa (Canis lupus nubilus) otsoen azpiespezie bat da.

Ezaugarriak

  • 27-50 kilo artean pisatzen du, 60 kiloak gainditzen dituzten arrak ikusi daitezkeen arren.
  • Emea arra baino %20 txikiagoa da.
  • Bere ilajea, normalean, beltz, zuri eta gorrixka da.

Ugalketa

Alfa bikotea edo bikote menderatzailea bakarrik ugaltzen da, urtarrilaren bukaeratik otsailaren hasieraren arteko buelta horretan. 63 eguneko ernaldia ostean, emeak 4-6 otsokume erditzen ditu aurretik prestatu eta atondutako kobazulo edo gotorleku batean. Kume horiek 6-8 hilabete betetzean erabat aske ibiltzeko gai dira, 22 hilabeteren bueltan heldutasun sexuala lortzen dute.

Elikadura

Oreinak, altzeak, hegaztiak eta kastoreak zein erbiak bezalako karraskariak ehizatzen ditu taldean.

Hedapena

Antzinean Estatu Batuetako mendebaldetik Kanadako ipar-ekialderaino hedatzen zen, 1960-ko hamarkadatik aurrera murrizpen handia pairatu behar izan zuen, bai hedapen eta baita populazio edo kopuruaren aldetik ere. Egun, Aintzira Handietako lur-eremuetan bakarrik hedatzen da (Minnesota,WisconsinMichigan eta Ontario).

Ohiturak

Batez bestez, 5-6 alez osaturiko taldeetan bizi eta antolatzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak