1,20 metro luze izan daiteke, eta isatsak beste 30 cm ditu. Ebakortzak oso luzeak eta zorrotzak ditu. Haietaz baliatzen da zuhaitzak bota eta, txikituz, urtegiak egiteko; hala, gordelekuaren sarrera ur azpian geratzen da. Atzeko hankak igerian egiteko egokituak ditu. Gaztaina-koloreko ile leuna du, jantzigintzan oso aintzat hartua.
Zuhaitzen azalak eta ernamuinak janez elikatzen da, eta taldeetan bizi da. Gehienbat gautarra da.
Hainbat urtez Kantauri aldeko arroaren mugan hauteman izan bada ere, (Larraun, Arakil, Erro, Arga, Urrobi...), ez da ipar-isurian aurkitu 2018ra arte. 2018ko otsailean Errobi ibaiaren arroan aurkitu dira ale bakar batek utzitako zantzuak[4].
2016ko urrian kastore bat Kanpezuko (Araba) arrain haztegi batean harrapatuta geratu zen. Arabako Foru Aldundiko teknikariek lagunduta, ibaira itzuli zen. Izan ere, kastoreek, ibai ertzeko makal eta sahatsetan eragiten dituzten kalteez beste, ez diote kalte larririk eragiten gizakiari: belarjaleak dira, ez dute gizakiari kalte egin diezaiokeen gaixotasunik zabaltzen, eta gizakiengandik ihes egin ohi dute. Aitzitik, erreken dinamikari laguntzen lan handia egiten dute kastoreek: erreketan egiten dituzten urtegiei esker, hezeguneak sortzen dituzte, uholdeak kontrolatzen laguntzen dute, eta hondakinak errekatik ateratzen dituzte.[1]
Espezieak
Bi espezie daude, oso antzekoak:
europar kastorea (Castor fiver), Alemania, Polonia eta Errusiako lurraldeetan bizi dena. XXI. mendean, gizakiak lagunduta, Frantziako lurraldeak kolonizatzen ari da; eta Aragoin, Errioxan eta Euskal Herrian ere zabaltzen ari da, legez kanpo sartutako talde batetik abiatuta.
↑(Frantsesez) CAZABAN et al. 2018: Découverte du Castor d’Eurasie Castor fiber dans le Sud-Ouest de la France (ancienne Aquitaine): Témoignage, description et interprétation des indices de présence cdnfiles1.biolovision.net(Noiz kontsultatua: 2018-12-08).