Lucie-Simplice-Camille-Benoist Desmoulins (Guise (Aisne) 1760komartxoaren 2a - Paris, 1794koapirilaren 5a) abokatua, kazetaria eta Frantziako Iraultzako pertsonaia aipagarrienetako bat izan zen. 1792an diputatu aukeratu zuten eta Erregea hilaraztearen alde bozkatu zuen. Dantonek agintea eskuratu zuenean, Justiziako Sailburu izendatu zuen eta honen alde jarri zen Klemintzia Komitea proposatu zuenean. Horregatik, 1794an, Robespierrek beste cordelier batzuekin batera gilotinatzea erabaki zuen.
Biografia
Lucie-Simplice-Camille-Benoist Desmoulins Guisen jaio zen, Aisnen, 1760komartxoaren 2an. Aita Jean Benoît Nicolas Desmoulins abokatua izan zuen eta, Maximilien Robespierre edo Louis-Marie Stanislas Fréron inguruan zituelarik, Desmoulins gaztea aparteko ikaslea zela erakutsi zuen.
Camille Desmoulinsek Louis-le-Grand eskolan gauzatu zituen bere ikasketak eta garaiko bere lagunik hoberenak honako hauek izan ziren: Louis-Marie Stanislas Fréron, Georges-Jacques Danton eta François-Louis Suleau. Louis-le-Granden gauzatutako ikasketak bereziki markatu zuten. Unibertsitatean, autore greziar eta erromatarrak ikasten ziren, modu esklusiboan. Berehala nabarmendu zen bai literatura klasikoan eta baita politikan ere, zezeldu egiten zuen, eta Zizeron, Tazito edo Tito Livio bere egin zituen. 1785ean, Legebiltzarreko defentsan aritu zen Parisen, baina totelka ez bazuen hitz egiten ere, eta pronto indartsua erakutsi zuen maiz, lan horretarako oztopo izango zituen bereizgarriak. Bere defentsak prestatzen zituenean, erabili beharreko hitzen inguruan zalantzak sortzen zitzaizkion, esaldietan nahaspilatzen zen eta auditorio guztiari komunikatzen zion bere segurtasun-gabezia eta deserosotasuna. Idatzizko lanerantz bideratu zituen bere gaitasunak eta kazetari politiko bilakatu zen.
Iraultzaren aurre hartan oso bizitza pobrea zeraman, bezerorik ez baitzuen lortzen. [1781]] eta 1789 urteen artean, bizi ahal izateko, hainbat poema eta antzerki lan idatzi beharrea izan zen. Madame De La Landeri zuzendu zizkion poemak eta, batez ere, Madame Duplessisi. Duplessis familian sartzea lortu zuen bere poemei esker eta, honela, bere emaztea izango zena ezagutu zuen, Lucile.
1788an, Camille Desmoulinsek Laongo 75 diputatuen zerrendan parte hartu zuen, azken hauteskundeetan aurkeztu zirenak, baina ez zuten aukeratu. 1789ko maiatzean Versailles bisitatu zuen behin baino gehiagotan, Estatu Orokorreko diputatuak elkartzen ziren lekuan, diputatuengandik gertu egon beharko zuela pentsatzen baitzuen.
Honoré Mirabeauren sekitoaren parte zen garai hartan eta Biltzar Nazional Konstituziogileak Luis XVI.ari emandako boterearen aurka manifestatu zen behin baino gehiagotan, hark zeukan beto eskubidearen aurka, batez ere.
1791kouztailaren 17an, Marteren Zelaian egin zen fusilamentuaren ondoren, polizia bere bila hasi zen eta orduan, Versaillesen errefuxiatu zen, baina, handik gutxira, Bourg-la-Reinera mugitu zen. Horren aurretik, artikulu bat plazaratu zuen, Marteren Zelaian jardun zuten hiltzaileen ekinaren inguruan protestatzeko. 1791n, Parisa itzuli zen. Marteren Zelaian izandako hilketak zirrara ikaragarria eman zion eta hausnarketa luzea egin zion hari. Analisia ezberdina zen erabat ordura arte bere egunerokoan erakutsi zuenetik: Histoire de Révolutions de France et de Brabant. Maximilien Robespierre laguna bezalaxe, gerra adierazpenaren aurka egongo zen Camille ere.
Montagnarden artean (Biltzar Nazional Konstituziogilean zizeilu garaienetan esertzen ziren diputatu erradikalenak zirenak) izan zuen lekua Camillek eta, 1793kourtarrilaren 12an, Luis XVI.aren heriotzaren alde bozkatu zuen.
Izu Garaiaren kondenak, Robespierrekin zuen adiskidetasunaren amaierari emango zion hasiera. Gelditu beharrean, Camillek bere erasoekin jarraitu zuen, lehenik girondarren eta ondoren hebertisten aurka. Robespierren haserrea biziki piztuz, Camille traidore hutsa kontsideratuko zuelarik.
1793ko irailean, Robespierren lagun ziren Montagnardsen erasoen erdian eta jarraitzeko buruzagirik gabe, politika uztea planteatu zion bere buruari, Parisko eszena politikotik desagertuz. 1793koabenduaren 5ean, Desmoulinsek Le Vieux Cordelier egunkariaren lehen alea plazaratu zuen. Egunkariaren hirugarren alearen agerpenak gehiago areagotu zuen Camille eta Robespierren arteko distantzia; Camille Desmoulins Dantonen sostengu politikoaren alde egin zuen eta Indulgents taldera batu zen.
Atxiloketa eta epaiketa
Camille Desmoulins 1794komartxoaren 30eko edo martxoaren 31ko gauean hartu zuten atxilo eta Prison du Luxembourgen espetxeratu zuten. Espetxetik, gutun bat idatzi zion Robespierreri, baina ez zuen sekula erantzunik jaso. 1794ko apirilean, hainbat egunetan aurkeztu zen Auzitegi Iraultzailera eta, 1794koapirilaren 5ean, bere emaztea ere atxilotu zuten. 1794koapirilaren 5ean hil zuten Camille eta Parisen bertan eman zioten lur[1]. Lucile Desmoulins, berriz, urte bereko apirilaren 13an hil zuten gillotinan.