CaernarfonGalesko ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Gwynedd lurraldean. 2011ko erroldaren arabera 9.615 biztanle zituen.
Historia
Lekuan aspalditik izan dira finkapenak. Herrigune zaharretik 650 metro hego-ekialdera erromatarren Segontium izeneko herrixka edo kanpamendu gotortua zegoen. Kokapen hori baliatuz, Eduardo I.a Ingalaterrakoak sinbolismo eta itzal handiko gotorleku bat eraikiarazi zuen Galesko konkista amaitu eta berehala. Bere seme Eduardo Caernarfongoa bertan jaiotzea nahi izan zuen.