Capel CelynGaleskoGwynedd eskualdeko udalerria da. Bala udalerriaren ipar-mendebaldean dago.
Herri urperatuta
1965ekourriaren 28an, protesta artean, Galesen Llyn Celyn urtegia inauguratu zuen Liverpoolgo Udalak. Urtegia eraikitzeko, Capel Celyn udalerria urperatu zuten: 70 biztanleko herria zen, guzti-guztiak galestar hiztunak. Era berean, urtegiko ura Galestik Ingalaterrara eramateko prestatu zuten azpiegitura osoa, Liverpool 100 km-ra zegoen. Proiektuak aurkako mugimendu indartsua eragin zuen Galesen, eta besteak beste, inaugurazio ekitaldia boikotatu zuten —ez zen hiru minutura ere iritsi—, megafoniaren kableak moztuz. 2005ean, Liverpoolgo Udalak barkatzeko eskatu zion Galesko herriari publikoki, urtegiarengatik sortutako kalte eta minagatik.[1]