Buck Rogers XXV. mendean (ingelesez: Buck Rogers in the 25th Century) AEBtako zientzia-fikziozko telesail bat da. 1928an Philip Francis Nowlan idazleak sortutako Buck Rogers fikziozko pertsonaiaren abenturetan oinarritua dago.
1979ko irailaren 20tik 1981eko apirilaren 6ra NBC katean aireratu zen. 2 denboraldi eta 37 atal izan zituen. Garai hartan estreinatu zen Star Wars filmaren arrakastaren itzalpean eta Battlestar Galactica (1978) telesailaren jarraipen gisa estreinatu zen.
ETB1ean euskaraz Buck Rogers izenburupean aireratu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1987ko maiatzean, NASAk William Anthony "Buck" Rogers kapitaina espazio anezka batean jaurtiko du, baina espazio-ontziaren matxura baten ondorioz, Buck Rogers 504 urtez izozturik gelditu, eta azkenean 2491. urtean esnatuko da, jada gerra nuklear baten ondorioz ezagutzen zuen zibilizazioa suntsitua gelditu eta Lurrean erabat ezezaguna eta guztiz aurreratua den zibilizazio lurtarrarekin topo egingo duelarik.
Aktoreak
Kanpo estekak