Brian Eugene Howard (Winston-Salem, Ipar Carolina, 1967ko urriaren 19a -) saskibaloi jokalari estatubatuar ohia da, hegalekoa zebilena[1].
Ibilbidea
Howardek 95 partida jokatu zituen NBAko Dallas Mavericks taldean 1991-92 [2] eta 1992-93 denboraldien artean[3]. Batez beste, 6,0 puntu eta 2,8 errebote lortu zituen. Turkiako Efes Pilsen eta Frantziako ASVEL Lyon-Villeurbanne taldeetan ere izandakoa da[4][5].
Taldeak
Omaha Racers (1990–1992)
Dallas Mavericks (1992–1993)
Francorosso Torino (1993–1994)
Sioux Falls Skyforce (1994–1995)
ASVEL Villeurbanne (1995–1997)
Efes Pilsen (1997–1998)
Olympique Antibes (1998–1999)
Paris Basket Racing (1999–2000; 2002–2003)
Strasbourg IG (2000–2001)
ÉS Chalon-sur-Saône (2001–2002)
Bilbao Basket (2003–2004)
Mlekarna Kunin (2004–2005)
Erreferentziak