Borja Cabo Roca (Sestao, 1995eko urtarrilaren 16a) bizkaitar historialari eta irakaslea da.
Bizitza
Sestaon jaio zen 1995ean. Sestaoko IES Ángela Figuera BHI institutuan ikasi zuen.
Historia Gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2013-2017). Ondoren "Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea" unibertsitate masterra ikasi zuen (2017-2018) Euskal Herriko Unibertsitatean, "Euskaldun arrakastaren bidea XVI. eta XVIII. mendeen artean: Ibarburu-Galdona familiaren kasua" master amaierako tesiarekin, Alberto Angulo Morales eta Álvaro Aragón Ruano euskal historialariek zuzendua.[1] Horrez gain, Irakasleen Prestakuntza Masterra lortu zuen Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean.
Claret Askartza Ikastetxean eta Indautxuko Jesuitak Ikastetxean ibili zen historiako irakasle moduan. Gaur egun Durangoko Maristak-Durango Ikastetxean historia irakaslea da Batxilergoan.
Saskibaloi jokalaria ere bada, Sestaoko C. B. Salleko saskibaloi taldeko kidea delarik.[2]
Bizitza pertsonala
Gaur egun Barakaldon bizi da. Ezkonduta dago. 2023an ezkondu egin zen Sestaoko Euskal Ezkontzan, beren lagun Cristina Pascualek ezkondu zuelarik.[3][4][5][6][7][8]
Erreferentziak
Kanpo estekak