Boogie Nights, 1997ko Paul Thomas Anderson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. 1970eko hamarkadako Pornoaren Urrezko Aroan eta 1980ko hamarkadaren lehen erdialdeko gainbeheran girotua dago. Mark Wahlberg, Julianne Moore, Burt Reynolds, Don Cheadle, John C. Reilly, William H. Macy, Philip Seymour Hoffman eta Heather Graham aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Burt Reynolds), Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Julianne Moore) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (Paul Thomas Anderson) izendapenak jaso zituen.
1997ko irailaren 11an Torontoko Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1977an, Jack Horner (Burt Reynolds) bere lana artezat jotzen duen film pornoen zuzendariak Eddie Adams (Mark Wahlberg) gazte xaloa topatu berri du, arrakasta lortu nahi duen eta mota horretako zinemagintzarako ezaugarri oso egokiak dituen gizasemea. Eddiek Dirk Diggler ezizen artistikoa hartu, bere bizimodu estilo berrira berahala egokitu eta laister pornoaren izan handia bilakatu da.
Aktoreak
Kanpo estekak