Bisan Owda

Bisan Owda

Bizitza
Jaiotza1997ko otsailaren 11 (27 urte)
Herrialdea Palestina
BizilekuaBeit Hanoun
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakzinemagilea eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm16560158 Instagram: wizard_bisan1 LinkedIn: bisan-owda-72962117a Youtube: UC2L-X7lUm6nwjqUDpVqZqBg TikTok: wizard_bisan1 Edit the value on Wikidata

Bisan Owda (1997 edo 1998) palestinar zinemagilea da [1] Gazako Zerrendako (Palestina) gerra dokumentatzen duten bideoengatik da ezaguna, sare sozialen bidez hedatu dituen .[2]

Ibilbidea

Owdak Nazio Batuen Erakundearekin lan egin du genero berdintasunaren arloan, NBE Emakumeak erakundearen Gazteen Genero Berrikuntzarako Agora Foroko kide gisa.[3][3] Owdak Europar Batasunarekin ere lan egin du klima aldaketari buruz, eta borondate oneko enbaxadorea da.[1][4][5]

Owdak Hakawatia programa ekoitzi du, eta Roya TV bidez transmititzen da.[3][5] Nazio Batuen Biztanleria Funtsarentzat (UNFPA) egiten du lan Owdak.[6][7]

Sarean

2023ko urriaren 15era arte, Owdak 180.000 jarraitzaile baino gehiago zituen Instagramen.[1] 2023ko azaroaren 20rako, bi milioi jarraitzaile zituen, eta 2023ko abenduaren 5erako hiru milioi jarraitzaile baino gehiago pilatuta zituen.[8] 2023ko Israel eta Gazaren arteko gerran zibil palestinarrek izandako esperientziari buruzko Owdaren bideoak partekatu dituzte ABC News, Al Jazeera, BBC, Le Monde[9] eta Democracy Now!-k.[10][11][12][1][13]

2023ko azaroaren 2an, The Jerusalem Post egunkari israeldarrak Hamasen propaganda taldeko kide izatea leporatu zion Owdari, esanez haren argitalpenek «antisemitismoarekin eta konspirazio teoriekin lotutako figura ezagunen arreta jaso zutela, Shaun King-ena barne».[14] Owdak urriaren 7an egin zuen Instagrameko argitalpen bat ere aipatu zuten: «Ekintza bakoitzeko, erreakzio bat dago. Horrek esan nahi du: Zer espero zen 75 urteko okupazioaren eta 17 urteko setioaren ondoren?», egun horretako Hamaseko erasoei eta Israelgo indarrek Al-Ahli ospitalea bonbardatu zutela eta «Israel hegoalderantz ihes egin zuten pertsonak hiltzen ari zela» zioen bere txostenari erreferentzia eginez.[14]

Abendu hasieran, infekzio biral batekin gaixo zegoela argitaratu zuen, eta «jada ez zuela bizirik irauteko inolako itxaropenik».[15]Plestia Alaqad eta Motaz Azaiza Gazatik ebakuatu ostean, Israelgo armadak palestinar biztanleria zibilaren aurka egindako erasoak sare sozialetan dokumentatzen eta partekatzen jarraitzen zuten kazetari bakanetakoa da Owda.[16]2024ko maiatzean, Peabody saria irabazi zuen, kazetaritzaren munduko garrantzitsuenetakoa, Gazako gerrari emandako estalduragatik. Epaimahaiak honakoa nabarmendu zuen:

Zentro medikoaren kanpoaldean duen denda inprobisatutik informatuz, badaki zer esan nahi duen biziraupenak berarentzat eta bere ingurukoentzat, bere espiritu menderaezina erabiliz mundua Gazako eguneroko errealitateaz informatuta mantentzeko.[17]

2024ko abuztuan, Estatu Batuetako National Academy of Television Arts and Sciences-ek Emmy sari baterako izendatu zuen, Historia Gogor Bikainak Albisteetan kategorian, Bisan naiz Gazatik, eta oraindik bizirik nago, lanagatik.[17]

Bizitza pertsonala

FDIk Gazako egoiliarrak ebakuatzeko agindu ostean, Owda eta bere gurasoak Beit Hanoundik Al-Shifa ospitalera eraman zituzten.[18] Bere familiaren etxea eta Rimalen zuen bulegoa bonbardatu zituzten, bere filmazio ekipo guztia suntsituz.[18]

Azaroaren 3an, Israelek Al-Shifan egindako bonbardaketaren lekuko izan zen. BBCri eskainitako elkarrizketa batean esan zuenez, «pertsona batzuek hankak galdu zituzten, eskuak, pertsonak zaurituak kargatzen saiatzen ari ziren. Jendea negarrez ari zen, elkar topatu nahian».[19]

Erreferentziak

  1. a b c d Jon, Donnison. (2023-10-15). One week in Gaza: 'There are no safe places here'. .
  2. Saab, Sheren Falah. (2023-11-29). 'This Is Bisan. I'm Still Alive': The Gazans Reporting From the Ground on Social Media. .
  3. a b c «In the Words of Bisan Owda “Content Creation is an Effective Tool to Advance Gender Equality in Palestine”» UN Women – Palestine Country Office 2023-08-28.
  4. «No Water No Life» EU Neighbours.
  5. a b «Bisan Owda» EU Neighbours.
  6. Blanco, Patricia R.. (2023-11-03). «Pregnant women in Gaza in dire straits with no food, water or anesthesia for Cesareans» EL PAÍS English.
  7. Yee, Vivian. (2023-10-28). Israel Says Al Shifa Hospital Conceals Hamas Underground Command Centers. ISSN 0362-4331..
  8. Arafat, Zaina. (2023-11-20). «Witnessing Gaza Through My Instagram Feed» Intelligencer.
  9. Rémy, Jean-Philippe. (2023-11-06). Israeli army intensifies strikes on Gaza, plunging civilians into horror and hunger. .
  10. «Video Seeing the war from the ground in Gaza» ABC News 2023-10-19.
  11. «Video Palestinian filmmaker, influencer talks about the difficulties of life inside Gaza» ABC News 2023-10-30.
  12. Najjar, Farah. (2023-11-03). «Israel-Hamas war updates: Israeli strike hits Gaza medical convoy» Al Jazeera.
  13. «Israeli Attack on Al Nasser Hospital Sends Displaced Families Fleeing» Democracy Now!.
  14. a b Jaffe-Hoffman, Maayan. (2023-11-02). «Exposed: Hamas’s propaganda team» The Jerusalem Post.
  15. «Gaza journalists Motaz Azaiza, Bisan decry world's apathy» The New Arab 2023-12-03.
  16. London, The New Arab Staff ــ. (2024-02-15). «Who is Bisan Owda, Gaza's voice after Motaz and Plestia?» https://www.newarab.com/.
  17. a b Group behind Emmys defends nomination of Palestinian journalist Bisan Owda. 21 de agosto de 2024.
  18. a b Paccalin, Claire. (2023-10-24). «'Not sure I'm lucky to be alive': Gazans fear worse is to come as public health 'catastrophe' looms» France 24.
  19. «Guerra Israel - Hamás: funcionarios del grupo palestino dicen que 13 personas murieron en una explosión afuera del hospital Al-Shifa de la Ciudad de Gaza» BBC News Mundo 2023-11-04.

Kanpo estekak