Nazio Batuen Populazio Funtsa, (ingelesez UNFPA) Nazio Batuen agentzia espezializatua da. Nazio Batuen Batzar Nagusiaren mendeko erakundeetako bat da, eta New Yorken du egoitza.Natalia Kanem-ek zuzentzen du
Bere helburua da herrialdeei laguntzea biztanleria-datuakpobreziamurriztuko duten politika eta programetarako erabiltzen, eta ziurtatzeahaurdunaldi bakoitza nahi bezalakoa dela, erditze bakoitza segurua dela, gazte bakoitza hiesik gabea dela eta haur eta emakume bakoitzaduintasunez eta errespetuz tratatzen dela.
Biztanleriari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzia - 1994
1994anKairon egindako Biztanleriari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentziak ICPDren Ekintza Programa izenekoa ezarri zuen. Dokumentu horrek biztanleriari eta garapenari buruzko azken estrategiak biltzen ditu, eta emakumeen eta gizonen oinarrizko beharrak asetzea du helburu, helburu demografikoak ezarri ordez.[1]