Bilborock-La Merced musika aretoa Bilboko garrantzitsuenetarikoa da gaur egun. Musika emanaldiez gain, antzerkia eta zinema ikuskizunak ere ematen dituzte.[1]
Mesedeetako zubiaren hasieran eta Hernani eta Luis Iruarrizaga kaleen artean dago, San Frantzisko auzoan.
Bilboko Udalak kudeatzen du.
Datuak
1.330 m2-ko azalera dauka eta hiru solairutan banatuta dago.
Erabilpen askorako aretoa dago beheko solairuan, kontzertuak, antzezlanak, pelikula emanaldiak eta abar eskaintzen dituena. 300 ikusle eserita edo 500 zutik sar daitezke bertan.
Bestela, zazpi entsegu-gela dauzka, bai eta "Euskal Herriko Musika Artxibategia" ere, 10.000 lan baino gehiago gordeta dauzkana.
Halaber, "Bilbo Rock" bihilabetekari elebiduna argitaratzen dute.
Historia
1997ko apirilaren 7an inauguratu bazuten ere, aretoa 1663. urtean hasitako eraikin barrokoan kokatuta dago, Mesedeetako ordenaren komentua ("La Merced") eta eskola izandakoan.
"Villa de Bilbao" pop-rock lehiaketa antolatzen dute bertan urtero.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak