Big Stan (euskaraz Stan Handia) 2007ko Rob Schneider estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako komedia film bat da. Schneiderrez gain, Jennifer Morrison, Scott Wilson, Henry Gibson, Richard Kind, Jackson Rathbone, M. Emmet Walsh eta David Carradine aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Stan Minton (Rob Schneider) iruzurra egiteagatik espetxeratuko dutela ohartzean kakalarria sartzen zaion higiezinen agente txepel bat da. Beste presoek bortzatuko dutelako beldurra duenez, "Maisua" (David Carradine) izeneko guru misteriotsua bere birkarzaina izan dadin kontratatuko du, honek borroka arteetan entrenatuko du. Jada espetxean dela, gainontzeko presoak izutzeko asmoz bere borroka arteetako trebezia erabiltzen hasiko da. Haien errespetoa bereganatu, eta azkenean presoen buru bilakatuko da, espetxeko patiora bakea, elkarbizitza eta oreka ekarriz. Baina espetxeko zuzendari ustelak (Dan Inosanto) espetxea dagoen eremua urbanizatu nahi du, horretatako Stani patioa gerra eremu bat bilaka dezan eskatuko dio, sortutako liskarren eraginez espetxea behin betiko itxi dezaten.
Aktoreak
Kanpo estekak