Beñat eta Unai Gaztelumendi elkarren artean 13 hilabeteko tartea duten anaiak dira. 18 urte bete arte dena egiten zuten elkarrekin, baina adin horretatik aurrera bakoitza bere bidea urratzen hasi zen. Bertso-eskoletan elkarrekin aritu ziren: Igeldon hasi ziren, Antiguako Luberrin, gero Hernaniko bertso eskolara, BilbokoSantutxun… Añorgan ere sortu zuten eskola. Anaia bien bideak 2021ean berriz elkartu ziren Bidea da borroka komikia egiteko.[1]
Beñatek Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Bilbon, eta 2008an Bertsoa.com-en hasi zen lanean. Hasieran, kazetari bezala, eta, gero, grabatzen ere bai. 2017 bitarte bertsoa.eusen eta Hitzetik Hortzeran aritu zen, eta 2017tik aurrera bertsotan zentratu zen gehiago. Kolaborazio ugari egiten ditu hainbat hedabidetan.
2021. urtean, Unai anaiarekin batera, Bertsolari aldizkarianBidea da borroka komikia plazaratu zuen.[5] Komikiak Beñat eta Unairen belaunaldiaren deskribapen bat erakusten du, eta azaltzen du gazte horiek mundua nola ikusten duten. Anaien artean argitu zuten komikiaren nondik nora hasieran, eta gero Beñatena izan zen gidoia eta Unairena marrazkia. Bertsolari aldizkariko 124. zenbakian argitaratu zuten, monografiko gisa 2021eko neguan.[6][7]
Komikia sortzeko erreferentzia handia hartu zuten Zerocalcareren komikietatik. Eguneroko harremana kontatzen du, eguneroko liskar txikiak. Gainera Zerocalcareren marrazkien estilo bat-batekoa ere erabli zuen Unaik. Liburuan ea dena egin zuen lehenengo trazuan. "Inperfekzioz" jositako komikia da, baina horrek, era berean, nortasuna ematen dio.[8]
Bestalde gaztelumenditarrek beren artean askotan komentatuta zuten txapelketek zenbaterainoko fokoa hartzen duten, ze arreta bereganatzen duten, eta nola beste plaza, saio edo bertsolari izateko moduak itzalean geratzen diren.[8]
Txapelketak
2007an jokatu zuen Gipuzkoako txapelketa aurreneko aldiz eta buruz-burukora iritsi zen. Ordutik aurrera Gipuzkoakoan izan diren buruz buruko lehia guztiak jokatu ditu eta 2015ean Alaia Martinekin eta 2019an Agin Labururekin jokatu ondoren txapelduna izan zen.[9][10][11][12]
Bertsolari Txapelketa Nagusian ere finalean izan da eta bietan zazpigarren postua lortu du. Hau da bere palmaresa: