Berriotxoa Kirol Elkartea Bilbon, 1993an sortutako emakumezko futbol talde bat da Bizkaiko Ligan jokatzen aritu izan dena.[1]
2023/24ko taldeak
- Benjamin-kategorian talde 1
- Kimu-kategorian talde 2 (zuria eta urdina)
- Haur-kategorian 2 talde (zuria eta urdina)
- Kadete-kategorian talde 1
- Senior-kategorian 2 talde (A eta B)
Zbk
|
Poztua
|
Urteak
|
Jokalaria
|
1
|
Atezaina
|
23 urte
|
Ane Bilbao
|
2
|
Aurrelaria
|
25 urte
|
Naroa Ibáñez
|
3
|
Atzelaria
|
29 urte
|
Zorione Hormaetxea
|
4
|
Erdilaria
|
21 urte
|
Nora Martinez
|
6
|
Atzelaria
|
21 urte
|
Sharik Daniela Quiñones
|
7
|
Erdilaria
|
18 urte
|
Ainhoa Rico
|
8
|
Aurrelaria
|
30 urte
|
Marta Ortiz
|
10
|
Aurrelaria
|
22 urte
|
Iraia Bonaetxea
|
11
|
Aurrelaria
|
23 urte
|
Irene Martinez
|
17
|
Erdilaria
|
21 urte
|
Laura Sanchez
|
18
|
Erdilaria
|
23 urte
|
Alba San Miguel
|
20
|
Erdilaria
|
21 urte
|
Ohiane Robles
|
22
|
Aurrelaria
|
23 urte
|
Nagore Cubillo
|
24
|
Atzelaria
|
23 urte
|
Lorena López
|
Zelaia
Berriotxoaren zelaia Ibarsusi B zelaia[3] da, Txurdinagan, baina libre ez badago batzuetan Ibarsusi A zelaian[4] entrenatzen dute. Zelai bi horiek, CD Ibarsusi-gaz, CD Otxarkoaga-gaz eta CD Txurdinaga-gaz elkar-banatzen dituzte.[5][6]
Urtea
|
Maila
|
Postua
|
2006-2007
|
1go Nazionala
|
8
|
2007-2008
|
1go Nazionala
|
11
|
2008-2009
|
Bizkaiko Territoriala
|
2
|
2010-2011
|
1go Nazionala
|
10
|
2011-2012
|
2. Maila
|
12
|
2012-2013
|
Euskal Liga
|
6
|
2013-2014
|
Euskal Liga
|
7
|
2014-2015
|
Euskal Liga
|
12
|
2015-2016
|
Euskal Liga
|
13
|
2016-2017
|
Euskal Liga
|
16
|
2017-2018
|
Bizkaiko Territoriala
|
10
|
2018-2019
|
Bizkaiko Territoriala
|
6
|
2019-2020
|
Bizkaiko Territoriala
|
10
|
2020-2021
|
Bizkaiko Territoriala
|
6
|
2021-2022
|
Bizkaiko Territoriala
|
6
|
2022-2023
|
Bizkaiko Territoriala
|
3
|
2023-2024
|
Bizkaiko Territoriala
|
6
|
Historia
Hasiera
Kluba areto futboleko talde bat moduan hasi da, Berriotxoa ikastetxearen eskutik, eta handik denbora batera Josu, fundatzaileetako bat zena Javirekin batera (lehen presidentea izan zena), futbol 11ra pasa zuten taldea.
Banaketa ikastetxearekin
Hasieran, maila erregionaleko talde bakar batekin joaten ziren Ibarsusiko zelaira entrenatzera, oraindik ikastolagaz lotuta zegoen taldea; horregatik da Berriotxoa Kirol Elkartea klubaren izena. Txurdinagari esker, ibarsusin lanean hasi ahal izan ziren, entrenatzeko tarte bat utzi baitzioten zelaia oraindik hareazkoa zenean.
Klubaren bilakaera
Hurrengo urtean haur-kategoriako futbol 7 talde bat ateratzea lortu zuten eta pixkanaka hazten joan ziren; urte haiek oso onak izan ziren, haur-kategoriako bi talde, beste bi gazte-kategorian, kadete bat, erregionaleko beste bat... denboraldi horietan liga erregionala ere irabazi zuten eta kategoria nazionalera igo ziren, gaur egun bigarren maila dena, non lau urtez jokatu zuten.
Kluba mantentzea
Emakumezkoen futbolean zailena gazteak mantentzea da, lanagatik, ikasketengatik... oso zaila da, baina, gustatuz gero, azkenean asko disfrutatzen da. Era berean, zaila da urtero neskato jokalariak biltzea, baliabide gehiago dituzten klubek batzuetan eskaintza bereziak egiten dietelako, eta horrela zaila da neskatoek taldeari eustea; baina hori gutxitan gertatzen da, nahiz eta beti dagoen norbait agian zerbait gehiago lortu nahi duena edo beste talde batean gauza desberdinak bilatu nahi dituena.[8]
Irabazitako Txapelketak
Senior-kategorian
- Bizkaiko 2 Liga
- 2 igoera gaur eguneko 2 nazionalera
- 3 Bizkaiko kopa
Gazte-kategorian
Haur-kategorian
Erreferentziak
Kanpo estekak