Bernart Clairvauxkoa[1] edo Bernardo Clairvauxkoa[1] (latinez: Bernardus Claraevallensis, frantsesez: Bernard de Clairvaux; Fontaine-lès-Dijongo gaztelua, Dijon, 1090 edo 1091 – Clairvauxko abadia, Ville-sous-la-Ferté, 1153ko abuztuaren 20a) frantziar abade zistertarra izan zen, Clairvaux abadetxearen sortzailea eta bertako lehen abadea. Alexandro III.ak kanonizatu zuen 1174an, eta Pio VIII.ak Elizako doktore izendatu zuen 1830ean.
Bizitza
1128an, Tenpluko Ordena onarrarazi zuen Troyesko Kontzilioan, eta ordena horren araudia berriro idatzi zuen; hala, Mendebalde kristauan garrantzi handia hartu zuen. Handik aurrera arazo publikoetan sartu zen, eta aita santuen aholkulari izan zen. Étampesko Kontzilioan (1131), Inozentzio II.aren alde agertu zen, hainbat erregeren jarrerak eraginik. Petri Abelardoren arrazionalismoaren etsaia izan zen, eta hura kondenatzea lortu zuen Sensko Kontzilioan (1140). 1146an, Bigarren Gurutzadaren aldeko predikuak zabaldu zituen, Eugenio III.a aita santuak eta ikasleek eskatuta. Eztabaida gogorrak izan zituen Cluny ordenarekin. Liburu polemikoak, predikuak eta poemak (Ama Birjinari zuzenduak) idatzi zituen.
Erreferentziak
Kanpo estekak