Petrus Lombardus (Novara, 1100 aldean - Paris, 1160ko abuztuaren 21 edo 22an) lombardiar teologoa eta Parisko apezpikua izan zen[1].
Reimsen eta Parisen ikasketak egin ondoren, Teologia-irakaslea izan zen Parisko Notre-Dame ikastetxean. Bere garaiko teologorik ospetsuenetako bat izan zen. 1159an Parisko apezpiku izendatu zuten. Lau liburu argitaratu zituen Sententiarum libri quattuor izenburupean; oso testu-liburu garrantzitsuak izan ziren teologiaren irakaskuntzan.
Erreferentziak