Ben Macdui

Ben Macdui
Datu orokorrak
Garaiera1.309 m
Prominentzia950 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak57°04′13″N 3°40′09″W / 57.070368°N 3.669099°W / 57.070368; -3.669099
MendikateaCairngorms
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaAberdeenshire
Babestutako-eremuaCairngorms Parke Nazionala
Mendizaletasuna
Lehen igoeraEzezaguna
Ohiko bideaCairngorm Ski Eskolan dagoen Coire Cas aparkalekutik ateratzen den bidezidorretik abiatuta.

Ben Macdui, sarritan Ben Macdhui eta Ben MacDui bezala ere ezagutua (Eskoziako gaeleraz: Beinn Mac Duibh), Eskoziako Cairngorms mendilerroko mendi bat da eta Ben Nevis mendiaren ondoren Erresuma Batuko bigarren mendirik garaiena da. Cairn Gorm mendilerroaren hegoaldeko magalean kokatzen da, Aberdeenshire eta Moray konderrien artean.

Igoera bideak

Beharbada mendi honen gailurrera ailegatzeko ibilbiderik errazena Cairngorm Ski Eskolan dagoen Coire Cas aparkalekutik abiatzen den bidezidorra hartu eta piskanaka-piskanaka mendian gora joatea da. Hau gutxi gorabehera 7 kilometroko (4 milla) luzehera duen ibilbidea da; zeozer luzeagoa den ibilbide batek Cairn Gorm eskalatzeko abagunea eskaintzen digu. Beste ibilbide alternatibo bat Loch Etchachan lakutik ateratzen dena da. Laku hau Loch Avon lakuaren iparraldetik hegoaldera joanez aurkitu ahal dugu. Beste ibilbide batzuk Derry Cairngorm edota Lairig Ghru pasabideetan zehar doazenak dira, azken hau Ben Macdui mendiaren mendebaldetik doalarik.

Kondaira

Bertako batzuen esamesen arabera Ben Macdui mendia Am Fear Liath Mòr ("Ben Macduiko Gizon Gris Handia") delakoaren bizilekua omen da.

Iruditegia

Kanpo estekak