Begoñazpi Ikastola, BilbokoTxurdinaga auzoan kokatutako ikastola da[1]. Elizbarrutiko Ikastetxeak eta Eusko Ikastola Batza erakundeen kide den itundutako ikastetxe bat da. Komunikazio hizkuntza, bizkaiera erabiltzen duen ikastola euskalduna da[2]. 2005-2006 ikasturtean, 1193 ikasle zeuzkan, haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan, bigarren hezkuntzan eta batxilergoan. Gaur egun 100dik gora langilek behar egiten dute han.[3]
Historia
Begoñazpi ikastola guraso talde batek sortu zuen 1970ean. Taldeak, Josune Zearra eta Sabin Zubiri buru zirela, Bilboko ikastolen mugimenduan parte hartzen zuela, Bilboko Gotzaitegiarekin harremanetan jarri ondoren hezkuntza ikastetxea sortu zan, Santutxuko Karmelo kalean, 13an.[4]
Garai hartako Bilboko apezpikuak 1970ean berrizko moja mertzenarioa zen Libe Altuna izendatu zuen Ikastolako zuzendari. Begoñazpiko lehen andereñoak Lina Arejo, Clotilde Caminos eta Estibalitz Beistegi izan ziren. Eurekaz batera, laguntzaile lanetan Nati Irigoien, Miren Garamendi eta Maria Luisa Llonak jardun zuten.[5][6][7]
«
Hasiera baten Begoñazpi Ikastolaren lehenengo zuzendaria izan zan Libe Altuna eta bere taldeak bizkaieraz be irakatsi eitekeala eta beraz ikastolan bizkaiera erabiliko zala erabagi eben. Libek ezer argi baeukan tokian tokiko euskera erabili behar zana zan. Bizkaian bizkaieraz” esaten eban berak eta ideia hau hezkuntza komunitate osoari (irakasle, langile, guraso eta haurrei...) biziarazteko gai izan zan.
Julia Berojalbiz ere izan zen lehen irakasleetako bat. Gero urtez-urte handitzen joan zenez beste leku batera mugitu ziren. Txurdinagan leku on bat aurkituta bertara lekualdatu zen ikastola.[4]
Begoñazpi kristau printzipioetan oinarritutako ikastola da, fede kristauan oinarritutako hezkuntza euskaraz izatea izan da baina beti bere helburua.[2]