Beatriz Gámiz Mata (Ermua, Bizkaia, 1983) ikasketaz kriminologoa da, 2015etik Ermuko udaletxean zinegotzi jardundakoa eta 2024an herriko alkate izendatutakoa.
Ibilbidea
Kriminologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta gerora gaiarekin lotutako formazio desberdinak burutu zituen.[1]
2015ean Ermuko udalbatza osatzeko PSE-EE alderdiaren zerrendan joan zen eta bederatzi urtez zinegotzi izan zen bertan, sail desberdinak ordezkatuz: Kultura, Emakumea eta Euskara.[1]
2017tik 2021era Ermuko Sozialisten Elkarteko tokiko batzordekidea izan zen eta baita PSE-EEren Bizkaiko Batzorde Eragileko partaidea ere; 2021 urte horretatik aurrera alderdi bereko Batzorde Eragileko kidea izan zen.[1][2]
2024ko urriaren 11n eta Juan Carlos Abascal Candás alderdikidea ordezkatuz, Ermuko alkate izendatu zuten, hiribilduko historiaren lehen alkate emakumea izatea egokituz.[3][4][5][6][7][8]
Erreferentziak
Kanpo estekak