Beatrice Arthur (jaiotza izena: Bernice Frankel; New York, 1922ko maiatzaren 13 - Los Angeles, Kalifornia, 2009ko apirilaren 25), Bea Arthur izenez ezaguna, aktore, komediante eta abeslari estatubatuarra izan zen. 70 urteko ibilbide artistikoan, zineman, antzerkian eta telebistan lan egin zuen. Broadwayko hainbat musikaletan eta "Off-Broadway" delakoan parte hartu zuen, baita bere herrialdeko beste hiri batzuetan ere. Iraupen luzeko bi telebista-komedia arrakastatsuren protagonista ere izan zen: Maude, 1972tik 1978ra bitartean CBS katean transmititu zena (141 atal), eta The Golden Girls, 1985etik 1992ra NBCn emititu zena, Estelle Getty, Rue McClanahan eta Betty Whiterekin batera. Haren interpretazioek sari eta aintzatespen ugari jaso zituzten, besteak beste, bi Emmy sari eta Tony sari bat.
Kanpo estekak