Ekainaren 3an, Lavictoire jenerala buru zuen frantziar osteak eraso egin zien espainiarrek Berderizen (Baztan) zituzten fortinei, eta baita hartu ere. Lefranc jeneralaren 2.000 soldaduak, berriz, oldarka sartu ziren Izpegiko espainiar gotorlekuan, Donibane Garazitik 13,5 kilometro mendebaldera. Espainiarrek Erratzu aldera ihes egin behar izan zuten. Erratzuko eta Otsondoko beste kokagune batzuk ere egun horretan hartu zituzten frantsesek.[2][3]
Ekainaren 23an, Ventura Caro jeneral gorena saiatu zen Urruñako Kalbariomendi hartzen, baina haren 8.000 oinezko eta 500 zaldunak azpiratuak izan ziren. 500 espainiar gudari hil edo zauritu ziren, eta 34 preso hartuak izan ziren; frantziarrak, berriz, 30 hil eta 200 zauritu ziren.[1][4]
Gudua
Argintzu mendia
Ekainean lortutako garaipenen ondorioz, frantziarrak Baztan haranean sartu ziren. Mullerrek haranean espainiarrek zituzten posizioak erasotzeko agindua eman zion Monceyri. Uztailaren 10ean, Antoine Digonet zuzenduriko 4.000 frantziarrek Zamorako oinezko batailoia eta Légion Royal eraso zuten Elizondotik 10 kilometrotara hegoalderantz dagoen Argintzu mendian. Defendatzaileek 314 erori izan zituzten, tartean Saint-Simon markesa. Gudua izan eta gero, errepublikazaleek 49 erregezale sarraskitu zituzten[1].
Jean Henri Guy Nicolas de Frégeville: 9 oinezko batailoi, 2 zalditeria arinaren eskuadroi
Uztailaren 23an, Monceyk espainiarrak eraso zituen Baztanen, Elizondon eta Donezteben. Uztailaren 27 eta 30rako, espainiar defentsak gaindituak zirenez, defendatzaileek Bidasoa jarraitu zuten itsasorantz. Erori eta presoen datua ezezaguna bada ere, frantziarrek 200 espainiar eta 4 kanoi hartu zituzten. Abuztuaren 1ean, Monceyren 12.000 soldadu Irun eta Hondarribia artean dagoen San Martzial gainak erasotzeko gai izan ziren. Maniobrak setiatua, Vicente de los Reyesek 2.000 soldadu eta 300 kanoi errenditu zituen. Frantziarrek 600 erori izan zituzten[1][5].
Ondorioak
Monceyren erasoari esker Bidasoan zegoen frontea erori zen. Abuztuaren 2an frantziarrek Pasaia eta hurrengo eguneanDonostia konkistatu zituzten eta haiekin batera 1.700 preso eta 90 kanoi. Erasotzaileek apenaz ez zuten eroririk izan. Tolosa ere laster okupatu zuten[1][5].