Bay of Plenty eskualdea
Bay of Plenty eskualdea (ofizialki Environment Bay of Plenty) Zeelanda Berriko eskualde bat da, Ipar Uhartean kokatua, izen bereko badiaren inguruan. 7 barruti ditu:
Hiririk handiena Tauranga (106.500) da eta ondoren Rotorua (55.100). Hala ere hiriburua Whakatanen kokatuta dago. GeografiaBadia, Coromandelgo penintsulako oinarritik Runaway lurmuturreraino hedatzen da, mendebaldetik ekialderako norabidean. Badian hainbat uharte kokatzen dira, besteak beste, Uharte Nagusia edo Tuhua, Motiti uhartea, Whale uhartea eta uharterik famatuena, Whakaari edo White uhartea. Azken uharte hau, jatorri bolkanikoko uhartea da eta sumendi aktibo bat dago bertan.[1] Badiaren izena "Bay of Plenty" (euskaraz: «Ugaritasunaren badia»), 1769. urtearen inguruan jarri zuen James Cook esploratzaile ingelesak. Antza denez bisitatu zituen Maorien herrixketan hainbat elikagai aurkitu zituen, eta horregatik "Ugaritasunaren badia" izena jarri zion badia hari. EkonomiaEskualdeak baso ugari ditu, eta basu hauek ustiatzen dituzten hainbat industria daude. Horrez gain, nekazaritza estentsiboak badu bere garrantzia, nahiz eta iharduera ekonomiko nagusia ez izan. Artaldeak ugariak dira, Zelanda Berriko beste eskualde askotan bezala. Horrez gain, landatutako fruituen artean Persea amerikarra, Kiwiak eta sagarrak nabarmentzen dira. Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Bay of Plenty eskualdea |