Baltasar Hurtado Ametzaga

Baltasar Hurtado Ametzaga

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1657
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1720ko urtarrilaren 20a (62/63 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
KidetzaSan Jakueren ordena
Graduajeneral

Baltasar Hurtado Ametzaga Untzaga (Bilbo, 1657ko uztailaren 10a? - Madril, 1720ko urtarrilaren 20a), Riscal de Alegreko markesa, Flandrian borrokatu zuen euskal jenerala izan zen.

Biografia

Gaztaroan bilakatu zen militar, 1681an oinezkoen alferez eta 1686an zalditerian kapitain bihurtuta. Charles-Henry Lorenakoak zuzenduta, Harsan mendian, Serbian eta Bosnian borrokatu zuen, 1688an Belgrado konkistatzen.

1692 eta gero, Flandriako tertzioetan ibili zen kapitain. 1697an Hungarian Zentako guduan borrokatu ondoren, 1703an Finaleko (Italia) gobernadore eta 1706an mariskal izendatu zituzten[1]. 1707an Eugenio Savoiakoak Espainia mendean hartu ondoren bere postua utzi egin behar zuen.

1708 eta 1717 artean Málagako gobernadore bilakatuta, Filipe V.a Espainiakoak Riscal de Alegreko markeserria eman zion[2]. Monarkari eskerrak emateko asmotan, bere jaioterria ezagutzera gonbidatu zuen. Hori zela eta Gueñesen Hurtado Ametzaga jauregia eraiki zuen. Hala ere, ez zituen lanak bukatu eta hiltzean, bertan behera gelditu ziren.

San Jakueren ordenako kide, bertan Almendralejoko komendadore izan zen.

Anaiak

Bere anai asko militarrak ere izan ziren:

Erreferentziak