Azukrezko Kotoi Nebulosa (ingelesez: Cotton Candy Nebula) Scorpius (eskorpioia) konstelazioan dagoen protonebulosa planetario bat da. Nebulosa mota hau izar eboluzioaren zati labur bat da adar asintotiko erraldoiaren amaiera eta benetako nebulosa planetario bihurtzeko fasearen artean. Azukrezko Kotoi nebulosa, formalki, IRAS 17150-3224 bezala ezagutzen da, IRAS infragorrizko espazio behatokiak aurkitu baitzuen.
Hubble Espazio Teleskopioarekin lortutako irudiak erdiko izarrak azken milaka urteetan kanporatutako materialaren zenbait atal irudikatzen dituzten eraztun zentrokide batzuk erakusten ditu. Gertakari hauen sail baten ondoren, izarra kusku moduko baten barruan harrapatuta geratu da. Irudian nebulosa kuskutik irteten erakusten duten lehen irudiak ikus daitezke.
Kanpo estekak