Aurelia Lumbreras Iñigo (Sesma, 1958ko urtarrilaren 19a) PSNko politikaria da.
Zaragozako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaturik, Lizarrako bulego batean eta UGT sindikatuan abokatu lan egin zuen. 1996an PSNn sartu zen, eta 2003-2007ko legegintzaldian Nafarroako Parlamentuan aritu zen. 2004an, PSNn barnan Juan Jose Lizarbe eta Carlos Chiviteren arteko lehian, lehenengoaren alde egin zuen.