Gizonezkoen maratoia1912ko Udako Olinpiar Jokoetanuztailaren 14an lehiatu zen, Estokolmon. Distantzia 40,2 kilometrokoa izan zen, ohikoa baino 2 kilometro gutxiago. 95 parte-hartzailek eman zuten ziena, baina 19 herrialdetako 68 korrikalarik baino ez zuten hasi, eta 36 korrikalarik amaitu zuten. Ken McArthur hegoafrikarrak irabazi zuen, herrialdearen lehenengo garaipena maratoian.
Francisco Lázaro atletak ezin izan zuen amaitu, eta hurrengo egunean ospitalean hil zen; Olinpiar Jokoetako lehenengo hildakoa izan zen. Shizo Kanakuri japoniarra desagertu zen: uneren batean lasterketa utzi eta Japoniara itzuli zen arduradunei adierazi gabe.