Gizonezkoen maratoia1908ko Udako Olinpiar Jokoetanuztailaren 24an lehiatu zen. Johnny Hayesek irabazi zuen, Dorando Pietri kaleratu ostean helmugara iristeko laguntza izan zuelako. Lehenengo aldiz historian maratoiak 42 kilometro eta 195 metro izan zituen, pixka bat luzatu baitzuten erregeek Windsorko gaztelutik proba ikusi ahal izateko. Hau izango zen neurri estandarra aurrerantzean. 75 kirolarik eman zuten izena, baina 55ek hasi zuten bidea, 16 herrialde ezberdinetakoak. Horietatik 27k bukatu zuten, 11 herrialdetakoak. Hegoafrikak jokoetan lortutako lehen domina proba horretan izan zen.