Stockholmgo Estadio Olinpikoa (suedieraz: Stockholms Olympiastadion) Suediako hiriburuan kokatzen den estadio bat da. 1910 eta 1912 bitartean eraiki zuten, 1912ko Udako Olinpiar Jokoetako egoitza izan zedin.
Historia
Torben Grut arkitekto suediarrak diseinatu eta 1910ean hasi zuten eraikitzen. Gustavo V.a Suediakoa erregeak inauguratu zuen 1912an, 1912ko Stockholmeko Olinpiar Jokoen egoitza gisa. Batez ere atletismo lasterketetarako eta futbol partidetarako erabili izan da. Eseritako 14.500 lagunentzako lekua du, eta guztira 35.000 lagunentzako lekua kontzertuetarako.
2013. urtera arte, Djurgårdens IF futbol taldearen egoitza izan zen, noiz Tele2 Arenara aldatu ziren.
Kanpo estekak