Atlas Ertaina
Atlas Ertaina (amazigeraz: ⴰⵟⵍⴰⵙ ⴰⵏⴰⵎⵎⴰⵙ, Atlas Anammas; arabieraz: الأطلس المتوسط, al-Aṭlas al-Mutawassiṭ) Marokoko Atlasaren zati den azpimendikatea da. 350 kilometrotan zehar hedatzen da, herrialdearen hego-mendebaldetik ipar-ekialdera, Rif eta Atlas Garaiaren artean. 2,3 milioi hektareako azalera hartzen du, hau da, herrialde horretako mendi garaiko domeinuaren % 18. Khenifra, Ifrane, Boulmane, Sefrou, El Hajeb probintziak okupatzen ditu batez ere, baita Taza eta Beni Mellal probintzien zati bat ere — «Atlas Ertaineko Atea» izenez ezagutzen dena —. Kate hori Atlas mendigunekoa da, eta, zehazkiago, Marokoko Atlasaren hiru zatietako batekoa — beste biak Atlas Garaia eta Antiatlasa dira. Atlas Ertaina ezohiko xarma duen lurraldea da, eta fauna- eta flora-biodibertsitatean duen aberastasunak turismorako bokazioa duen eremu bihurtzen dute.[1] Artzaintza lehen baliabide ekonomikoa da. Erreferentziak
Kanpo estekak
|