Association Sportive Bayonnaise edo ASB[1]Baionako kirol kluba da, triatloi eta errugbi gizon eta emakumezko sailak dituena.
Historia
1905eko abenduaren 6an Amicale Jean-Macé kirol elkartea sortu zen Jules Ferry eskolan. 1918an izena aldatu zuen, gaur egungoa hartuz. Bigarren Mundu Gerra garaian Société Nautique de Bayonne taldearekin elkartu zen eta AS Côte basque izena hartu zuen. 1962an talde biak bereiztu eta Association Sportive Bayonnaise izena berreskuratu zuen.
Emakumezkoen taldea arrakastatsuagoa izan da gizonezkoena baino, izan ere Élite 1 maila gorenean aritu izan baita eta 2018-19 denboraldian titulurako finalerdiak jokatu zituen. 2021-22 enboraldian ordea ezin izan zuen denboraldia amaitu eta hurrengo denboraldian maila beherenetik hasi behar izan zuen.
2007-08 denboraldia Lehen mailako A multzoan egin zuen eta ordutik Frantziako txapelketaren bigarren mailan aritu izan da. 2014an txapelduna izan zen baina ez zuen igotzerik lortu. 2017an berriz irabazi zuen eta Élite 1 mailara igo zen.
COVID-19 pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren 2020-21 denboraldian arazo ugari izan zituen taldeak eta mailaz jeitsi zen. 2022.23 denboraldia Fédérale 1 ligan hasi du, Frantziako emakumezkoen 3. mailan.