Ashanti Inperioa Asanteman |
---|
1670 – 1902 |
|
Ashanti Inperioa XIX. mendean |
|
Hiriburua | Kumasi |
---|
Biztanleria | 3.000.000 (1874) |
---|
Azalera | 295.000 km² |
---|
|
Hizkuntza(k) | Twi |
---|
Erlijioa | Arbasoen gurtza |
---|
|
Sorrera | 1670 |
---|
Denkyiraren independentzia | 1701 |
---|
Britainiar Protektoratua | 1896 |
---|
Disoluzioa | 1902 |
---|
|
Ashanti (edo Asante) Inperioa edo Konfederazioa (batzuetan Asanteman), mendebaldeko Afrikako estatu bat izan zen, Ashanti herriak sortutakoa. 25.220 kilometro koadroko eremua izan zuen, gehiena egungo Ghanan.
Historia
Ashantiak Ghanako talde etniko garrantzitsua dira, indarra eta jarrera militar sendoarekin. Botere militar hau Europako errifleen adopzioagatik etorri zen, eta horrekin konkistatu ahal izan zituzten gaurko Ghana, Togo eta Boli Kostako hainbat eremu. Iparraldean Dagomba Erresuma zuen eta Dahomey ekialdean. Inperioaren indar militarra, hierarkia antolatua, estratifikazio soziala eta kulturagatik Afrikako bere inguruan dauden herriek baino askoz historiografia handiagoa dute.
XVII. mendean sortu zen erresuma. Britainiarren esku egon zen 1869tik, eta haien aurka antolatutako altxamendu guztiak deuseztatu egin zituzten britainiarrek. 1957an Ghanako Estatu Askean sartu zen lurraldea. Gaur egun Ashanti monarkiak jarraitzen du, Konstituzioak babestua, Ghanako Errepublikaren barneko azpibanaketa gisa.
Volta Beltza ibaiaren adarrek ematen diote ura lurraldeari, eta han ustiatzen da Ghanako kakao gehiena. Urre-meatzeak ere ugariak dira. Landaredi aberatsa du: hegoaldean oihana eta iparraldean, berriz, sabana da nagusi.
Erreferentziak
Kanpo estekak