Artzain txakurren lehiaketa norgehiagoka bat da, artzain txakur batek artzainaren agindupean artaldea zaintzeko eta gidatzeko duen trebezia neurtzen duena.
Euskal Herriko artzain txakurrak
Euskal Herrian artzain txakurren ohiko zeregina izan da artaldeak otso eta beste basapiztiengandik babestea; horretarako, mota berezi bateko txakurrak erabiltzen zituzten, artzakurrak edo artzanorak. Euskal Herrian zakur hauek bi arrazakoak ziren, nafarroako artzanorak hegoaldean eta Pirinioetako mendiko txakurk iparraldean. Denan den, bi arraza oso antzekoak dira eta azken mendetan baino ez ziren bereizi.
XX. mendearen hasieratik, ordea, beste arraza zenbaitek ardiak gidatzeko zuten trebezia ikusita, artzainak txakurrak aldatzen hasi ziren. Txakur horien ondorengoak dira egungo euskal artzain txakurrak, bi barietaterekin: iletsua eta Gorbeiakoa.[1] Dena den Euskal Herrian erabiliak izan dira baita ere Pirinioen inguruko beste zenbait txakur arraza, denak elkarrengatik oso gertukoak. Esate baterako Landetako Labrit txakurrak eta Piriniotar ardi txakurrak.
Euskal Herriko txapelketak
Txapelketetan txakurrek lan ezberdinak bete behar dituzte artaldea mugitzeko dituzten trebeziak erakusteko.[2][3]
Euskal Herrian, artzain-txakurren lehenengo lehiaketa 1955 urtean ospatu zen Oñatin, Katalunian eta beste herrialdeetan ospatzen ziren lehiaketen ereduari jarraiki. [4]Geroztik, urtero ospatzen da irailaren erdialdean. Joxe Mari Jauregiren Bizkor txakurrak sei aldiz irabazi zuen eta 2010ean egin zioten omenaldia.[5][6]
1968a geroztik Uharte Arakilen Aralar Mendi elkarteak antolatzen du. 2016an omendu zuten Pilar Elizalde Jaimerena, lehiaketan partehartu duen emakume bakarra. [10][11]