Asto probaasto batek, probalariek gidatuta, probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eraman behar duen abere proba da. Idi-deman ez bezala, gehienetan asto bakar batek egiten du proba. Halaber, idi-deman baino askoz ere probarri arinagoak erabiltzen dira. Astoen arteko desberdintasunak kontuan hartzeagatik, batzuetan astoaren altuera batetik gora karga gehigarria gaineratu zaio probarriari. Idi-dema eta giza probaren aldean, arrakasta txikiagoa duen proba da eta bereziki Bizkaian jokatu ohi dira.