Artanda Bizkaian den mendi bat da, Mandoiako mendilerroan kokatuta dagoena.[1][2]
Hego Uriben dago, Zaratamo, Arrigorriaga, Basauri, Ugao eta Galdakao artean. 549 metroko garaiera du.
Ibilbidea
Mendiaren gainerako ohiko ibilbidea Ugao-Miraballesko Renferen geltokitik edo Zaldiaran auzotik hasten da eta ordu eta erdiko iraupena dauka. Tartean itsasoaren mailatik 390 metrora San Segismundo baseliza dago.
Mendiaren gainetik, Ganekogorta eta Upo mendiaren ikuspegiaz goza daiteke.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak