Arrantzaleen museoa Bermeon (Busturialdea) arrantzaleei eta itsasoari eskainitako museo da. Ertzila dorretxean kokatuta dago.
Ikusgai
Arrantzaleen bizimodua, lan tresnak eta teknikak soilik erakusten dituen museo bakarrenetakoa da mundu osoan. Beste gai asko ikus daitezke, kostaldearen eta euskal arrantza-portuen deskribapena; arrantzaleen bizimodua eta ohiturak; arrantzaleen gremio-elkarteak; arrantzarako eta nabigaziorako historian erabili izan diren itsasontziak eta teknikak.
Dorrearen eta bermeotarren historia ere aretoetako batean agertzen da islatuta.
Ikus,Gainera
Kanpo estekak
Erreferentziak