Bermeoko udaletxea alde zaharreko Sabin Arana Enparantzan, Andra Mariaren Elizaren aurrean dagoen eraikina da. 1733. urtean eraikia eta 1929an 4. solairua egin zen.
Ezaugarriak
- Beheko solairu gehi 3 solairu ditu, goian gandor bat, kanpaia eta erlojua dituelarik
- Beheko solairuan lau arku
- Sarrera nagusiak zirkuluerdi-formako hiru eskailera ditu
- Laugarren solairua estilo eklektikoa da
- Teilatuan kanpaia, honentzako egitura metalikoa eta erlojua eta bere gandorra
- Barruan batzar gelan margolanak nabarmentzen dira, Bermeokoak eta Bizkaiko itsasertzekoak
- Fatxadan eguzki erloju bi bereiz daitezke.
Ikus,Gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak