Arielle Keil (Davao, Filipinak, 1990eko hamarkada) filipinar jatorriko zeelandaberritar modeloa da. 2020an Kontinentearteko Miss Zeelanda Berria edertasun-lehiaketa irabazi zuen.[1]
Bizitza
Filipinetako Davao hirian jaioa, Zeelanda Berriko Auckland hirian hazi zen. Jaiotzean bere benetako genero nortasun bat ez zetorren gizonezko generoa esleitu eta Andrew izena jarri zioten.[1]
2017an genero trantsizioa egiteari ekin zion eta emakumezko generoa bere egin zuen. Alabaina, ez zuen bidea erraza izan. Izan ere, familiak bizkar eman zion genero trantsizioa egiteagatik.[1]
2020ko urtearen hasieran sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten. Urte berean, beranduago, Kontinentearteko Miss Zeelanda Berria emakumezkoen edertasun-lehiaketan parte hartu eta irabazi zuen 26 urte zituela. Horrenbestez, edertasun-lehiaketa hori irabazi zuen lehenengo pertsona transgeneroa izan zen.[1]
Erreferentziak