2011ko maiatzaren 2ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioaren izenean hautatu zuten alkate, bere alderdiak lortutako bederatzi zinegotziei esker. EAJ alderdiak lau zinegotzi eskuratu zituen.
Bere legegintzaldian zabaldu zuten Etxelila, emakumeentzako topalekua, Lea-Artibai eskualdean zabaldutako gisa honetako lehen espazioa[4][5]. Bere legegintzaldian beste proiektu hauek ere gauzatu ziren: Futbol zelaian belar artifiziala ipini[6], Kamiñazpi kalea berritu[7], udalaren artxibo historikoa digitalizatzen hasi[8], Ipar Kalea konpondu eta baita udaletxe zaharreko teilatua eta Radixu Irratiaren egoitza[9], Arrigorri ostatua martxan ipini[10].
Bere laguntzarekin Gabeko izarrak sortu zen 2013an, Ondarroako herri aldizkaria.[11]