Ardenak[1] (valonieraz: Årdene; nederlanderaz: Ardennen; zeltaz Ar-Tann, «haritzak») Belgika, Frantzia eta Luxenburgoko oihan-lurraldea da. Ardenetako ordokiak 10.000 km2-tan hedatzen dira. Gailur gorena, Botrange da (692 m). Meuse ibaiak eta Mosela ibaiaren adarrek ureztaturik dago. Hiri nagusiak Bastogne, Bovigny, Bullange, Butgenbach, Libramont eta Saint-Vith (Belgika), Charleville-Mézières (Frantzia) eta Wiltz (Luxenburgo) dira. Baso-ustiapenak garrantzi handia du..
Historia
Ardenne oihan-eskualde zaharra erromatarren garaiko lurraldea da. Karlomagnoren inperioa banatu ondoren (Verdungo Hitzarmena, 843), ospe handiko abadiak fundatu ziren bertan. Lehen eta Bigarren Mundu gerretan, Alemaniako eta Frantziako armaden arteko borroka handiak izan ziren Ardenetako lurretan.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak