Arco lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen, Antonio Elosegui y Cia. donostiar enpresarena. Irisen bikia izan zen. Pasaian Constructora Guipuzcoanak eraikia, Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen Eusko Itsas Gudarosteak (1937/1/16) eta D-11 izena jarri (1937/5/12). Bilbo ebakuatzerakoan Santanderrera pasa zen. BIAren agindutara gelditu zen (1937/8/1), minen miaketan esku hartu zuelarik Santanderren. Handik La Pallicera joan zen (37/8/25) Eusko Itsas Gudarosteko gainerako ontziekin batera, azkenik gerra amaitu arte Rocheforten gelditu zelarik. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Erreferentziak
Kanpo estekak