Arroxelako portua Frantziako Arroxela hirian dagoen itsas-portua da. Frantzian zama garraioan zortzigarren portua da. Egurra eta paperaren garraioari dagokionez lehena da, Landetako egur produkzioa bideratzeko porturik garrantzitsuena delarik.
Azken urteetan kruzeroen ailegatzea sustatu da.
Jakingarriak
Askotan portuari "La Palliceko portua" deitzen zaio, portuaren azalera gehiena Arroxela hiriko La Pallice auzoan dagoelako.
Eusko Itsas Gudarosteko itsasontziak Bilbo ebakuatzerakoan Santanderrera pasa zen eta ondoren La Pallicera (1937/8/25), azkenik gerra amaitu arte Rocheforten gelditu zirelarik.
Ikus, gainera
Kanpo estekak