Araceli Sánchez Urkixo (Sestao, Bizkaia, 1920 – Cabuérniga, Kantabria, 2010) Espainian bide, ubide eta portuetako ingeniari gisa 1957an lan egin zuen lehen emakumea izan zen.[1]
Ibilbide profesionala
Araceli Sánchez Urkixo obra hidraulikoetako ingeniari zibil gisa graduatu zen Moskuko Energia Institutuan, 1949an. Uzbekistanen hasi zen ingeniari lanetan. Bost urtez aritu zen Erdialdeko Asian zentral hidraulikoak eta linea elektrikoak eraikitzen. Akordio bat izan zen Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako Errusiako haurren titulu sobietarrak aitortzeko. 1956aren amaieran, Araceli Sánchez Urkixo Espainiara itzuli zen. 1957an Isodel enpresan hasi zen lanean Madrilen, eta 1987an erretiroa hartu zuen arte lan egin zuen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak