Euskal Herritik ere asko izan ziren Sobietar Batasunean jasoak izan ziren haurrak. Irteera portua Santurtzi izan zen. Datuak desberdinak dira iturriaren arabera. Errusiako Gurutze Gorriak 1.765 haur aipatzen ditu;[5] Largo Caballero Fundazioa, bestetik, 1.495 haurren zifra ematen du. Irteeraren data 1937ko ekainaren 12tik 13ra izan zen.[6] Data horietan Bilboko faxisten okupazioa gertu ikusten zen eta beldurra zabaldu zen zibilen artean.