Apotzaga Eskoriatza udalerri gipuzkoarraren zazpi elizateetako bat da. Hirigunetik bi kilometro eta erdira dago, iparralderantz.
Mugakideak
Iparraldean Gellao, Untzilla (Aramaio) eta Apotzaga-Etxebarri (Aretxabaleta), hegoaldean Eskoriatzako herrigunea, ekialdean Aretxabaletako herrigunea eta mendebaldean Aramaioko udalerria mugakide ditu.
Demografia
Jaiak
Auzoko jaiak irailaren 29an, San Migelak, ospatzen dira.
Interesguneak
- Apotzagako hilerria: Kanposantu zirkular interesgarria da. Mondragoeko Iramendi baserrian jaiotako On Anastasio Otaduy apaizak 1960ko hamarkadan sortua eta EAEko monumentu historiko artistikoa izendatua.
- San Migel Parrokia, aztarna arkitektoniko erromaniko eta gotikoak dituena.
- San Bernabe baseliza.
- Interes handiko baserriak: Gaztañadui, Txarroalde, Arroaga, Arane Goikoa eta batik bat Okarantza.
Iruditegia
-
San Migel eliza.
-
San Bernabe baseliza.
-
Kanpo estekak