Apotzagako hilerriaEskoriatzakoApotzaga elizatean dagoen hilerri zirkular berezia da. San Migel eliza eta San Bernabe baselizaren artean kokaturik dago. 1994 urtean Eraikitako euskal ondare nabaria izendatua izan zen[1].
Historia
Anastasio Otadui apaiz arrasatearra 37 urtez izan zen apaiz Apotzagan eta San Migel elizaren konponketak egitearekin batera hilerri berria diseinatu zuen euskal tradizioan oinarrituz. 1960. hamarkadan eraiki zen eta Galiziako harginak aritu ziren lanean.
Egitura
Egitura zirkularra dauka, lau laurdenetan zatiturik dagoena. Laurden bakoitzean bost baserriren hilobiak daude. Hilobi bakoitzean disko itxurako hilarri modernoakdaude, baserri bakoitzaren izena dutenak. Hilerriaren erdiguneko bidegurutzean Marin auzotik ekarritako gurutze-muga landu bat dago eta ekialdeko ertzean San Migel goiaingerua ageri da harrizko aldare txiki batean[1]. San Migel bera da Apotzagako zaindaria.
Hilerria altuera txikiko harresi batek inguratzen du eta sarreran dauden bi zutabeetan "Gero" eta "Arte" hitzak daude landuta.