Gellao Eskoriatza udalerri gipuzkoarraren iparraldean dagoen auzoa eta bertako zazpi elizateetako bat da.
Mugakideak
Ipar-ekialdean Galartza (Aretxabaleta), hegoaldean Apotzaga (Eskoriatza), ekialdean Isurieta eta Aretxabaletako herrigunea eta mendebaldean Untzilla (Aramaio) mugakide ditu.
Demografia
Ondasun nabarmenak
Elizate honi dagokion lurraldean Padovako San Antonioren omenezko ermita dago, Eskoriatzak Aramaiorekin duen mugatik pauso gutxitara. Ermita bera, XVII. mendeko lehenengo erdialdearen amaierakoa da, hau da, Eskoriatzak bere burujabetza lortu berri zuenekoa.
Bestela Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia dugu, atari erromanikoa duena.
Kanpo estekak