Antzinako egiptoarrentzako, zeruak esanahi mitologiko eta erlijiosoa zuen; hala ere, behaketa astronomikoek zibilizazio egiptoarrean ez zuten Mesopotamian izan zuen helburu astrologiko nabarmen izan. Astronomia egiptoar zibilizazioarentzat izugarrizko garrantzia dauka, bai ikuspegi erlijioso batetik abiatuta ,bai eguneroko bizitzaren antolaketan.
Sarrera
Gaua ilunabarrrean hasi eta egunsentiarekin amaitzen zen[1]. Gaua orduetan banatzen zuten hamabi izarrek zeruko hamabi zaindariekin lotuta zeuden, hildako faraoiei gaueko beren bidaian zehar laguntzeko, Rarekin batera, eguzki-jainkoa. Zodiakoak ez bezala, konstelazioek ez zuten inongo rolik betetzen. Zeru izartsuaren irudikapenik zaharrena Asiuteko hilkutxa bateko behealdeko oholean margotua aurkitu da, Egiptoko Lehen bitarteko denboraldian datatzen dena[2].
Printzipio astronomikoak eraikin sakratuen menpe jarri ziren, batez ere piramideak; baina erabili zituzten metodoak ezin izan dira berreskuratu eta horren inguruan hainbat iritzi daude. Dokumentu batzuek Antzinako Egiptoko Zientziaren inguruan sakontzeko aukera ematen dute, bereziki medikuntza eta matematikei dagokienez. Astronomia egiptoarrak izarren posizioarekin lotutako ehorzte-errituak eta haiei eskainitako monumentu ugariei esker, arreta handiagoa bereganatu du. Hortaz, dokumentu astrologikoen ugaritasunak ez du ondoriorik ateratzea ahalbidetzen, betetzen duten rola guztiz erlijiosoa delako, eta ezaguera horien inguruko hutsuneak daudelako.
Erromatar garaian, Alejandriako Clementek behaketa astronomoen erritu sakratuen garrantziaren inguruko ideia bat eman zuen[3].
Iturriak
Antzinako Egiptoko astronomiaren inguruan bildutako ezagutza oso mugatua da, papiro batzuena baino ez, hala nola, hilobi eta tenpluetako inskripzioak.
Egiptoar garaiaren amaierakoak (K. a. 144) dira Carlsberg deituriko papiroak, Ilargiaren faseak determinatzeko metodoa biltzen direnetan, oso iturri zaharretik edandakoak. Haietan 25 egiptoar urteko 309 ilargialdi ezartzen dira, modu horretan 9.125 egun horiek 29 eta 30 egun multzoetan sailkatzen dira. Ziklo horren errekonozimenduak egiptoar apaizei egutegi zibila ilargiaren mugikortasunera moldatzea ahalbidetu zien.
Herodotok bere kondairetan dioenez, "egiptoarrak urtea neurtu zuten lehen gizakiak izan ziren: astroetatik abiatuz lortu zutela esaten zuten".
Planeta eta izarren mugikortasunaren behaketa sakonak bi egutegi mota sortzea ahalbidetu zien egiptoarrei; bata, ilargiarena eta bestea, zibila. Juliotar egutegia, eta geroago Gregoriotarra (geuk erabiltzen duguna) egiptoar egutegi zibilaren moldaketa baino ez dira.
Egutegia
365 eguneko urte bat
Lurrak Eguzkiaren inguruan urtero egiten duen biraketaren ondorioz, gure izarraren itxurazko posizioa, zeru sabaiarekiko duen loturarekin, urtean zehar ekialderantz mugitzen da poliki. Beraz, goizero, izar berriak, lehen egunsentiko argian galduta zeudenak ikusgarri bilakatzen dira horizontean egunak argitu baino lehen. Urtean lehen agerpen honi "orto heliakoa" deitzen zaio (helios hitz grekotik hartuta).
Antzinako Egiptoko garaian, Niloko uhaldia uztailaren 19aren inguruan gertatzen zen urtero. Kasualitate hutsez garai horretan, zeruko izarrik dirdiratsuena, Siriok (antzinako grezieraz Sothis deitutakoa eta Sopdet egiptoeraz) bere orto heliakoa zuen eta une horren inguruan zen haren lehen agerpena. Niloko uhaldiak lurrak ongarritu eta herria elikatuko zuenez, Sirioren orto heliakoaren behaketa, eta orokorrean gaueko zerua egipziar zibilizazioaren funtsezko elementua bilakatu zen.
Haien denboraren neurketa Eguzkiaren itxurazko mugimenduan oinarritzean, Ilargiaren zikloetan oinarritu ordez, egiptoarrek eguzki egutegia sortu zuten. Sirioko orto heliakoa 365 egun eta gau inguru-ro gertatzen zenez, urtea 365 egunetan zatitu zuten. Ilargiaren zikloak iraupen motzagoa zeukanez; 30 egun eta gau inguru, urtea 12 hilabete eta 30 egunetan zatitu zuten, hilabetea 10 eguneko hiru tarteetan zatituta zegoelarik.
Azkenean, 365 egunera iristeko, bost egun gehitu zituzten, epagomenoak deiturikoak, Osiris, Seth, Isis, Neftis eta Horus jainkoen ospakizun egunak izatera pasatu zirenak.
Urte astronomikoak ez duenez zehazki 365 egun irauten, zeru sabaiaren zikloarekin egiptoar egutegiak duen loturatik lau urtetik behin egun bat gehiagoren existentzia ondorioztatzen da. Niloren uhaldiak orduan, bakarrik egiten zuen bat 1460 urtetik behin urtearen hasiera ofizialarekin, denbora iraupen honi ziklo sotiakoa deitu zitzaiolarik.
Julio Zesarrek juliotar egutegia eta horren bisurteak ezartri arte itxoin beharko zen, egutegia astroeei hobe moldatzeko.
24 orduko egun bat
Egiptoarrek egunaren 24 orduko zatiketa ere asmatu zuten. Zeru sabaian hobeto nabigatu eta denboraren igarotzea neurtu ahal izateko, zerua erraz antzeman zitekeen izar multzo txikietan moztu zuten, gauaren bilakaeran zehar batzuk besteen atzetik altxatzen joaten ziren neurrian. Hamar eguneko zatiketekin bat egin zezaten, izar multzo bakoitzaren orto heliakoa haren aurrekotik hamar egunez bereizita egoteko izan ziren hautatuak. Modu horretan, 36 izar multzo zenbatzen ziren, dekanatoak deiturikoak.
Gauaren iraupena urtaroen araberakoa dela kontuan hartuta, gau bakarrean egon daitezkeen dekanato behagarrien kopurua aldakorra izan daiteke. Baina udaren hasieran, Sirioko orto heliakoaren garaian, gauak soilik 8 ordu inguruko iraupena dauka, eta bakarrik 12 dekanato hautemangarri egongo diral. Kopuru hori (pixka bat arbitrarioa zen modu batean) sistema berriaren oinarritzat hartu zen. Honakoa egunera zabaldu zen, aldi berean 12 ordutan zatituta. Modu horretan, egiptoarrek oraindik ere erabiltzen dugun 24 orduko eguna ezarri zuten.
Monumentuak
Egiptoarren zeruaren mirespenak ere monumentu batzuen arkitektura izan zuen isla. Adibidez, Guizako piramide handiak lau puntu kardinalekin zeuden lerrokatuak izugarrizko zehaztasun batekin. Argi dago, ekinokzioen prezesioen kausaz, garaiko iparra ez zegoen gaur egun izar polarraren norabidean, baizik eta Thuban izarreko norabidean, Dragoi konstelazioan.
Beste adibide ezagun bat Amon-Ra (Karnaken) izan liteke, udako solstizioan zehar atera berriko Eguzkiarekin lerrokatzen zena.
Mitoak
Egiptoko mitologian, Nut jainkosak zeruari egiten dio erreferentzia, Shuek airea eta Gebek lurra. Irudi horrek Greenfielden papiroaren zati bat erakusten digu (gure aroa baino 1025 urte lehenago): hor, Nuten gorputza ikusten da, Shuek eusten diola, eta Geberena lurrean.
Egiptoarrek oso mitologia aberatsa zuten, maiz zeruko fenomenoekin zerikusia zuena. Testu batzuetan, mundua kutxa angeluzuzen bat zen, ipar eta hegoa luzeenak zituena. Kutxa horren gainean sabai lau bat zegoen, lau zutabek mantendua. Azken horrrek mendikate baten bidez lotuta zueden, eta zeruko erreka bat igarotzen zen kate horretan zehar. Txalupek zeru erreka horretan zehar nabigatzen zuten, Ilargia, Eguzkia eta planetak eramanez.
Beste interpretazio batean, Nut jainkosaren gorputza zen, munduaren gainetik zabalduta, hanka eta besoak bereizita zituelarik zeru sabaia osatuz. Bere umetokia goizero eragiten zuen Eguzkia, eta haren ahoak irensten zuen mendebaldean iluntzean. Geb, Lurreko jainkoa, Nut emaztea eta ahizparen azpian zegoen lotan.
Zeruko gorputz guztiak zeuden orokorrean dibinitateekin lotuta. Eguzkiak zeruan zuen posizioaren arabera jainkoen adierazpenak egiten zituen; Jepri egunsentian, Ra eguerdian eta Jnum gauean. Ilargiak ere dibinitate ezberdinen adierazpenak egiten zituen; Jonsu, Tot eta Iah.
Orioneko konstelazioak berebiziko garrantzia zeukan eta Osiris, heriotza eta berrikuntzaren jainkoa, Nut eta Geben lehenengo haurra ekartzen zuen gogora. Osirisen heriotza eta haren berpizkundea Egiptoko urteroko lehortearen sinbolo boteretsuak ziren: Niloko uholdea eta lurren ongarriketak jarraitzen zuten.
Egipziar egutegiak lau hilabeteko hiru urtaro zituen;
Uholde edo Akhet, Negua edo Peret, hots, lurren irteera uretatik eta Uda edo Shemú, hots, ur eza.
↑Wainwright, Gerald Avery, B. Gunn. (1926). Annales du service des antiquités de l’Égypte. , 160-171 or..
↑Y después la cantante, avanza el astrólogo (ὡροσκόπος), con un reloj (ὡρολόγιον) en su mano y una palma (φοίνιξ), los símbolos de la astrología. Debía saber de memoria las Hermetica (libros astrológicos) que son en número de cuatro. Entre ellos, uno es sobre la disposición de las estrellas fijas que son visibles, otro sobre las posiciones del sol, de la luna y cinco planetas, otro sobre las conjunciones de las fases del sol y de la luna..., Clemente de Alejandría, Stromata, vi. 4.